2012/09/30

EDOSKITZEAREN ASTEA. AMAGINTZA.


Amagintzatik (Edoskitzea bultzatzen duen Nafarroako elkarteak) honako dokumentua helarazi digu Edoskitzearen Astea iristear dagoela eta. Interesgarria izango zaizuelakoan...

2012/09/29

FRATO. Hiru liburu

Francesco Tonucciren hiru liburu interesgarri...

Hirurak, www.grao.com argitaletxean eskuragarri dituzue.

Bienvenido Juan
ISBN. 84-7827-465-0

Con ojos de abuelo
EAN13. 9788478276905

Peligro, niños!
EAN13. 9788499804620
ç

2012/09/27

EGOKITZAPEN GARAIA


2011/2012 IKASTURTE BUKAERAKO FESTA



Azkenean argitaratu ditugu uztailak 25ean ikasturteko bukaerako festaren argazkiak. Barkatu hain berandu argitaratzeagatik.
Eskerrak eman nahi diegu festa antolatzen lagundu zigun familia batzordeari, trikitilariei bereziki aittuna Patxiri festa girotzeagatik, Olatzi gure haurrei aurpegia margotzeagatik, Altsasuko Gazte Asanbladari puzgarriagatik... eta nola ez zuei, sarrerako zintzilikarioan dauden mezuak idazteagatik.
Muxu eta besarkada haundi bat Kattuka Haur Eskola utzi duten familiei, badakizue ateak zabalik dituzuela eta zuena dela ere Kattuka.

2012/09/19

FAMILIA ARGAZKIA ETA ESKUILA!


Ikasturtea hasi zela badira egun batzuk... Familia argazkia ekarri ez duzuen horiei gogorarazten dizuegu ekarri behar duzuela. Bide batez, jangelan bazkaltzen duten haurrek hortzetako eskuila eta pasta behar dute...

2012/09/10

KONFERENTZIA DONOSTIAN

MEITAIMAITIE taldeak, Laura Gutman psikologo famatua dakat Donostiara. Oso interesgarria izango da eta familiei irekia dago. Haurrekin joateko aukera dago. Info gehiago, lotura honetan:
LAURA GUTMAN HITZALDIA DONOSTIAN URRIAK 1 ETA 2

2012-2013 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA!

Kaixo familiak! Bloga ahaztuta genuela uste zenuten horiei... berandu baina... 2012-2013 ikasturte berri honi Ongi Etorria eman nahi diogu!
Egokitze aldi honetan burubelarri murgilduta gauden egun hauetan, animoak eman nahi ditugu, haurrei, profesionalei eta batez ere familiei, jakin badakigu gogorra dela haurra lehen aldiz uztearena... Ba, animo eta ziur egon ikasturte ederra izanen dugula!!