2011/12/26

Olentzero Kattukara etorri zen

Olentzero etorri zen Kattukara! Zeinen festa ederra! Olentzero gelaz gela ibili eta bere oparitxoak eman ondoren, familia batzordeak hamaiketako berezi bat prestatu zuen. Guraso, anai-arreba zein aiton- amona, lehengusu, e.a. etorri ziren Olentzerorekin batera festan parte hartzera... Oso gustora egon ginen, puzgarrian saltoka, tortila jaten, argazkiak egiten eta muxuak banatzen...
Mila esker familiak! Jai ederra izan zen eta ederki pasa genuen.
 

Olatz eta bere Txeloa haur eskolan

Ostirala goizean, olentzero etorri baino lehen, Olatz etorri zen Haur Eskolara..Gabon abestiak kantatzen egon ginen bere txeloarekin... Bibolin handi bat dirudi eta soinu ederra dauka. Oso gustora egon ginen...
Mila esker Olatz!

Gabon saskiak


Esan bezala... saskiak zozketatu ziren ostiraleko jaian. Hauek izan dira zenbaki sarituak;
1. lotea: 28
2. lotea: 679
3. lotea: 49
1. saskia: 734
2. saskia: 564
3. saskia: 1046
Zorionak sarituak izan zereten horiei eta mila esker, bihotz-bihotzez guztioi!