2012/02/28

Agur Maite!!

Kaixo berriro familia! Ibiltarien gelako Maite, ostiral honetan bere praktikaldia amaitzera doa. Hemendik jakinarazi nahi dizuegu agurrak idazteko aukera izanen duzuela aste honetan eta bide batez, ESKERRIK BEROENAK gure Maiterentzat... sekulakoa zara eta! Etorkizunean berriro elkar ikusiko dugulakoan... Muxurik handiena!
 

Hezkuntza ministroari okerra zuzentzea

Espainiako Hezkuntza ministroak, beste gauzen artean, 0-3a ez dela hezkuntza, konziliazioa baizik esan du. Honen aurka sinadura kanpainia bat sortu da Estatu mailako 0-6aren aldeko plataformaren aldetik. Kanpainia honetan Hezkuntza ministroari bere okerra zuzentzea eskatzen zaio. Anima zaitezte eta sinatu ezazue eskaera... 0-3a kaliatezko HEZKUNTZA zikloa, unibertsala eta doakoa ORAIN!!!!!http://actuable.es/peticiones/pide-al-ministro-educacinn-rectifique
actuable.es
La Edad de cero a tres años es, ante todo, educativa

2012/02/20

IHAUTERIAK. 2012/02/17



Arbizuko haurrekin plazan elkartu eta kalejiran abiatu gara, ihauteriei hasiera emanez. Primeran pasa dugu nahiz eta gure haur eskolako txikitxoenak bertan gelditu diren, ea hurrengoan denak ateratzerik dugun.

2012/02/15

Ihauteriak badatoz...

Ostiralean gure txikitxoak eta gu ere mozorrotuko gara... ezetz asmatu... gorriz goaz...
Egin apustu...

Irrien lagunak ere gurekin...

Larunbatean, Irrien Lagunak klubak, gure Lip Dub-a dela eta, haien gunean zintzilikatu dute bideoa eta facebooken honako hau jarri zuten...

"Hemen duzue Arbizu eta Lakuntzako Kattuka haur eskolak egin duen LipDuba. Lehengo Larunbatean egin zuten eta benetan polita atera zaie!
Kattuka haur eskola 0-3 adintarteko haurrei zuzendua dago eta bertako gurasoen ekimenez eta ilusio haundiz jarri dute martxan. Iraileko matrikulazio kanpainarako materiala biltzen ari dira dirulaguntzak urritu bait zaizkie hori dela eta egin dute lip dub zoragarri hau! Polittenak zarete!"
 

2012/02/10

Kattukako Lip Dub-a

Eskerrik beroenak guztioi! Hau dugu estreinaldi mundiala!!!
2012ko Otsailaren 4an, denok elkarlanean grabatutako Lip Dub-a dugu ikusgai... zabaldu zuen kontaktuei!!!

2012/02/02

ELURRA!!!!!!! 2012-02-02



Azkenean elurra iritsi da gurera eta Kattukako nagusi eta ibiltariek elur zoragarri honetaz gozatzera atera dira.