2011/10/29

Mermelada prestatzen...

Iritsi da gure txikitxoak sukaldari honenak bezala ikusteko momentua. Mermelada goxoak prestatzen ari gara. Dagoeneko udarezkoak eta sagarrezkoak egin ditugu... Goza ezazue zuek ere!

2011/10/27

Amagintzako liburuxka; "amamantar y trabajar".

Klikatu hemen: Amagintzako "amamantar y trabajar" liburuxka
Dakizuenez, Kattuka haur eskolan edoskitzearen aldekoak gara eta jakin badakigu zer den bularra eman eta lanean hasi behar izatea. Dakizuen bezala, eskolara etorri zaitezkete edozein momentuan zuen txikitxoari titia ematera. Hau guztiagatik, hemen duzue Amagintzak argitaratutako liburuxka.

TARTALOren ipuina

Irrien lagunak klubaren bidez betiko euskal kondaira datorkigu. Hona hemen Tartaloren ipuina...

Arrainak...


Hemen dituzue haur eskolan ditugun arrainetako batzuk. Ongi etorriak izanen dira etortzen diren beste guztiak. Mila esker zuen parte hartzeagatik.

2011/10/26

Jolas Heuristikoa. 2011/10/26


Gaur lehen aldiz Ibiltariak egon dira Jolas Heuristikoko saio batean. Talde erdia joan da oraingoan eta hurrengoan beste erdia joanen da. Material bitxiak aurkitu ditugu, hauekin jolastu gara eta gero bildu egin dugu...

2011/10/25

Haurrak sukaldari...

Aste honetan, gure txikitxoak sukaldari bihurtu zaizkigu eta atzo Nagusiak sukaldean ibili baziren ere, gaur Ibiltarien txanda iritsi da. Mermelada goxoak prestatzen ari dira eta aurki, dastatzeko aukera izanen dugu... On egin...

Olentzeroren gutuna

Kaixo lagunok! Gaur Facebook bidez honako mezu hau iritsi zaigu. Adi egon, dagoeneko gure Olentzero basotik begira dago eta...

Txintxoak izan... laister webgune berria izango dut... Olentzero.
Gomendatu zuen haurtxo guztien gurasoei Olentzeroren gutuna! sorpresa handia prestatzen ari naiz aurten...

2011/10/24

Gure eskolako bizilagun berriak. Hona hemen bideo bat, orain arte gure eskolara etorri diren arrainekin. Oso pozik gaude, bai haur eta langile eta baita gurasoak ere. Mila esker denoi!

2011/10/17

FRUTA DASTATZEN, UKITZEN, USAITZEN, IKUSTEN...


Nagusiak sukaldean egon dira eta postre goxua prestatu dute.
Gogoratu argazki guztiak pasabideko ordenagailuan eskuragarri dituzula.