2012/12/20

Ditikoak. Abendua


Mozorro txokoa. Nagusiak. 2012/12/11


Gabonak. 2012/12/11



Gabonak iristear daudenez denon artean Kattuka dekoratu dugu.

Jolas Heuristikoa. Ibiltariak. 2012/12/04


Jolas Heuristikoa. Nagusiak. 2012/11/30


Jolas Heuristikoa. Ibiltariak. 2012/11/30


Udazken tailerra. Nagusiak. 2012/11/29


2012/11/27

2012/11/08

Kafe tertulia. Mugimendu askea. 2012/11/06



Asteartean ikasturte honetako lehenengo kafe tertulia egin genuen. Mugimendu askearen inguruan aritu ginen, ariketak eginez, bideoak ikusten, hauek komentatzen... giro polita sortu zen gure artean.
Laster fardel aldaketa eta esfinterren kontrolari buruzko kafe tertulia burutuko dugu. Ia hurrengorako jende gehiago biltzen garen.

Udazken tailerra. Ibiltariak. 2012/11/06


Ditikoak. Urria.


Jolas Heuristikoa. Ibiltariak. 2012/10/31


Argi-itzal tailerra. Nagusiak. 2012/10/30


Jolas Heuristikoa. Ibiltariak. 2012/10/29


2012/10/24

Esaldi ederra!

Atzo, familia batekin hitz egiten egon eta gero... esaldi eder hau gogoratu nuen eta zuek guztiekin konpartitzea bururatu zaigu.

2012/10/09

Mermelada prestatzen. 2012ko urria.



Aurreko astean Kattukako nagusi eta ibiltariek mermelada goxu goxua prestatu zuten, igandean dastatzeko aukera izanen duzue Arbizuko Txistorra egunean.

2012/10/02

Jolastuko gara...

Sakanako Mankomunitateak, "Jolastuko gara" dokumentua argitaratu zuen. Bertan, etxean, gure seme- alabekin euskararen erabilera sustazteko hainbat gomendio agertzen dira. Hona hemen dokumentuaren lotura;
Jolastuko gara

2012/09/30

EDOSKITZEAREN ASTEA. AMAGINTZA.


Amagintzatik (Edoskitzea bultzatzen duen Nafarroako elkarteak) honako dokumentua helarazi digu Edoskitzearen Astea iristear dagoela eta. Interesgarria izango zaizuelakoan...

2012/09/29

FRATO. Hiru liburu

Francesco Tonucciren hiru liburu interesgarri...

Hirurak, www.grao.com argitaletxean eskuragarri dituzue.

Bienvenido Juan
ISBN. 84-7827-465-0

Con ojos de abuelo
EAN13. 9788478276905

Peligro, niños!
EAN13. 9788499804620
ç

2012/09/27

EGOKITZAPEN GARAIA


2011/2012 IKASTURTE BUKAERAKO FESTA



Azkenean argitaratu ditugu uztailak 25ean ikasturteko bukaerako festaren argazkiak. Barkatu hain berandu argitaratzeagatik.
Eskerrak eman nahi diegu festa antolatzen lagundu zigun familia batzordeari, trikitilariei bereziki aittuna Patxiri festa girotzeagatik, Olatzi gure haurrei aurpegia margotzeagatik, Altsasuko Gazte Asanbladari puzgarriagatik... eta nola ez zuei, sarrerako zintzilikarioan dauden mezuak idazteagatik.
Muxu eta besarkada haundi bat Kattuka Haur Eskola utzi duten familiei, badakizue ateak zabalik dituzuela eta zuena dela ere Kattuka.

2012/09/19

FAMILIA ARGAZKIA ETA ESKUILA!


Ikasturtea hasi zela badira egun batzuk... Familia argazkia ekarri ez duzuen horiei gogorarazten dizuegu ekarri behar duzuela. Bide batez, jangelan bazkaltzen duten haurrek hortzetako eskuila eta pasta behar dute...

2012/09/10

KONFERENTZIA DONOSTIAN

MEITAIMAITIE taldeak, Laura Gutman psikologo famatua dakat Donostiara. Oso interesgarria izango da eta familiei irekia dago. Haurrekin joateko aukera dago. Info gehiago, lotura honetan:
LAURA GUTMAN HITZALDIA DONOSTIAN URRIAK 1 ETA 2

2012-2013 IKASTURTEARI ONGI ETORRIA!

Kaixo familiak! Bloga ahaztuta genuela uste zenuten horiei... berandu baina... 2012-2013 ikasturte berri honi Ongi Etorria eman nahi diogu!
Egokitze aldi honetan burubelarri murgilduta gauden egun hauetan, animoak eman nahi ditugu, haurrei, profesionalei eta batez ere familiei, jakin badakigu gogorra dela haurra lehen aldiz uztearena... Ba, animo eta ziur egon ikasturte ederra izanen dugula!!

2012/06/22

2012/05/16

Azoka. Nagusiak. 2012/05/16



Gaur nagusiak azokara joan dira fruta goxua erostera gero haur eskolan dastatu ahal izateko. Bidean gauza ugari pasa zaizkie.

2012/04/13

Kafe tertulia Kattukan

Gogoratu ezazue datorren astean hitzordua dugula Kattukan, esfinterren inguruan informazioa elkartrukatzeko...
 

2012/03/07

Francesco Tonucci

Hona hemen Euskal Herriko Pikler-Loczy sarearen bidez iritsi zaiguna...
Askotan, gure bizitzan... egiten ditugun (eta eginarazten ditugun) gauzen zergatian eta "ZERTARAKO"an begira jarri beharko ginateke...
Francesco Tonucci psikopedagogo italiar famatua izateaz gain, irudigile ezin hobea da eta horrelakoekin harritzen gaitu...
Pentsatzera gonbidatzen gaituen marrazkia...

2012/02/28

Agur Maite!!

Kaixo berriro familia! Ibiltarien gelako Maite, ostiral honetan bere praktikaldia amaitzera doa. Hemendik jakinarazi nahi dizuegu agurrak idazteko aukera izanen duzuela aste honetan eta bide batez, ESKERRIK BEROENAK gure Maiterentzat... sekulakoa zara eta! Etorkizunean berriro elkar ikusiko dugulakoan... Muxurik handiena!
 

Hezkuntza ministroari okerra zuzentzea

Espainiako Hezkuntza ministroak, beste gauzen artean, 0-3a ez dela hezkuntza, konziliazioa baizik esan du. Honen aurka sinadura kanpainia bat sortu da Estatu mailako 0-6aren aldeko plataformaren aldetik. Kanpainia honetan Hezkuntza ministroari bere okerra zuzentzea eskatzen zaio. Anima zaitezte eta sinatu ezazue eskaera... 0-3a kaliatezko HEZKUNTZA zikloa, unibertsala eta doakoa ORAIN!!!!!http://actuable.es/peticiones/pide-al-ministro-educacinn-rectifique
actuable.es
La Edad de cero a tres años es, ante todo, educativa

2012/02/20

IHAUTERIAK. 2012/02/17



Arbizuko haurrekin plazan elkartu eta kalejiran abiatu gara, ihauteriei hasiera emanez. Primeran pasa dugu nahiz eta gure haur eskolako txikitxoenak bertan gelditu diren, ea hurrengoan denak ateratzerik dugun.

2012/02/15

Ihauteriak badatoz...

Ostiralean gure txikitxoak eta gu ere mozorrotuko gara... ezetz asmatu... gorriz goaz...
Egin apustu...

Irrien lagunak ere gurekin...

Larunbatean, Irrien Lagunak klubak, gure Lip Dub-a dela eta, haien gunean zintzilikatu dute bideoa eta facebooken honako hau jarri zuten...

"Hemen duzue Arbizu eta Lakuntzako Kattuka haur eskolak egin duen LipDuba. Lehengo Larunbatean egin zuten eta benetan polita atera zaie!
Kattuka haur eskola 0-3 adintarteko haurrei zuzendua dago eta bertako gurasoen ekimenez eta ilusio haundiz jarri dute martxan. Iraileko matrikulazio kanpainarako materiala biltzen ari dira dirulaguntzak urritu bait zaizkie hori dela eta egin dute lip dub zoragarri hau! Polittenak zarete!"
 

2012/02/10

Kattukako Lip Dub-a

Eskerrik beroenak guztioi! Hau dugu estreinaldi mundiala!!!
2012ko Otsailaren 4an, denok elkarlanean grabatutako Lip Dub-a dugu ikusgai... zabaldu zuen kontaktuei!!!

2012/02/02

ELURRA!!!!!!! 2012-02-02



Azkenean elurra iritsi da gurera eta Kattukako nagusi eta ibiltariek elur zoragarri honetaz gozatzera atera dira.

2012/01/18

Ditikoak. 2012/01/10



Gaur gure txikitxoek tailerrean egon dira material ez egituratuarekin jolasten. Primeran pasatu dute esperimentatzen.

2012/01/10

OLENTZERO. 2011/12/23



Goizetik gure txikitxoek olentzeroren zai egon dira, lehiotik begira zeudela olentzero menditik nola zetorren ikusi dute. Gelaz gela opariak banatzen ibili ondoren, olentzerok atsedena hartu du prestatutako txokoan. Kattukako familiek  hamaiketako zoragarri batez disfrutatzen zuten bitartean haurrek puzgarrian gozatzen zuten.
Mila esker familia batzordeari eskainitako hamaiketakoagatik, Altsasuko Gazte Asanbladari puzgarriagatik, trikitilariei goiza alaitzeagatik eta nola ez olentzerori gure haurrei eguna ilusioz betetzeagatik.

MILA ESKER OLATZ!



Abenduak 23 olentzero eguna ospatu genuen haur eskolan. Egunari hasiera emateko Olatz Londresetik etorri zen gurera txeloa jotzera. Kontzertu ezin hobea eskaini ondoren gure txikitxoek txeloa jotzen saiatu ziren. Olatz mila esker gurera etortzeagatik eta muxu pila denon partez.