2012/01/18

Ditikoak. 2012/01/10



Gaur gure txikitxoek tailerrean egon dira material ez egituratuarekin jolasten. Primeran pasatu dute esperimentatzen.

2012/01/10

OLENTZERO. 2011/12/23



Goizetik gure txikitxoek olentzeroren zai egon dira, lehiotik begira zeudela olentzero menditik nola zetorren ikusi dute. Gelaz gela opariak banatzen ibili ondoren, olentzerok atsedena hartu du prestatutako txokoan. Kattukako familiek  hamaiketako zoragarri batez disfrutatzen zuten bitartean haurrek puzgarrian gozatzen zuten.
Mila esker familia batzordeari eskainitako hamaiketakoagatik, Altsasuko Gazte Asanbladari puzgarriagatik, trikitilariei goiza alaitzeagatik eta nola ez olentzerori gure haurrei eguna ilusioz betetzeagatik.

MILA ESKER OLATZ!



Abenduak 23 olentzero eguna ospatu genuen haur eskolan. Egunari hasiera emateko Olatz Londresetik etorri zen gurera txeloa jotzera. Kontzertu ezin hobea eskaini ondoren gure txikitxoek txeloa jotzen saiatu ziren. Olatz mila esker gurera etortzeagatik eta muxu pila denon partez.