2012/01/10

OLENTZERO. 2011/12/23



Goizetik gure txikitxoek olentzeroren zai egon dira, lehiotik begira zeudela olentzero menditik nola zetorren ikusi dute. Gelaz gela opariak banatzen ibili ondoren, olentzerok atsedena hartu du prestatutako txokoan. Kattukako familiek  hamaiketako zoragarri batez disfrutatzen zuten bitartean haurrek puzgarrian gozatzen zuten.
Mila esker familia batzordeari eskainitako hamaiketakoagatik, Altsasuko Gazte Asanbladari puzgarriagatik, trikitilariei goiza alaitzeagatik eta nola ez olentzerori gure haurrei eguna ilusioz betetzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario