2011/11/29
2011/11/28
2011/11/23
2011/11/21
Gurasoen elkarteko oharra
OLENTZERO
Dakizuenez, gabonak direla eta, Abenduak 23an Olentzero ospatzeko jaialdi berezi bat prestatzen ari gara. Honetarako eta Olentzerok umeei oparitxo bat ekarri ahal izateko, Guraso Elkarteko partaideak 5€ jasotzen ari gara guraso bakoitzari. (Falta direnak, ahal dezuenean dirua eraman eta elkartekoak ez badituzue ikusten andereñoari eman).
Bestalde, egun bertan zozketatzeko gabonetako saskia prestatzen ari gara. Beraz, etxean ez dezuen behar eta saskian jarri dezakegun zerbait baldin badaukazue (saskia, likoreak, kontserbak, gozokiak, hestebetak, ... okurritzen zaizuena) ekarri dudarik gabe!! Haur eskolako biltegian utzi dezakezue Abenduak 2ak baino lehen. Ahal degun azkarren banatuko dizuegu saltzeko boletuak eta biltzen dugun dirua gure txikiak Haur eskolan erabiltzeko materiala erosteko izango da.
Guraso elkartearekin harremanetan jartzeko emailez egin dezakezue kattukakogurasoenelkartea@gmail.com-en edota gutako bati galdetuz.
Esker mila eta agur bat!
KATTUKAKO GURASOEN ELKARTEA
OLENTZERO
Como todos sabéis, con motivo de las navidades estamos preparando una celebración especial con el Olentzero para el día 23 de Diciembre. Para ello, os recordamos que la Asociación de Padres estamos recogiendo 5€ a cada padre para los gastos, así como para comprar un detalle a cada niño y que se lo entregue el mismo Olentzero. (Los que faltáis, llevar el dinero cuando podáis y si no coincidís con ninguno de la asociación, podéis dejar el dinero a alguien de la escuela).
Además estamos preparando una cesta de navidad para sortear ese mismo día y cuyos boletos os repartiremos en breve para que podáis venderlos y así recaudar fondos para comprar material para las actividades que realizan los peques en la escuela. Por lo que si tenéis en casa cualquier cosa que no necesitéis y que podamos poner en la cesta (cesta, licores, conservas, dulces, embutidos, ... lo que se os ocurra...) no dudéis en traerlo!! Podéis dejarlo en el almacén hasta el día 2 de Diciembre.
Para cualquier duda, podéis contactar con la Asociación de Padres en kattukakogurasoenelkartea@gmail.com o bien preguntando a cualquiera de los integrantes.
Saludos y muchas gracias a todos!
ASOCIACIÓN DE PADRES DE KATTUKA
2011/11/19
Kaixo familia! Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria daukate eta hemen, zeinu hizkuntzaz egindako abesti berria duzue. Interesgarria...
Klikatu hemen: pirritx, porrotx eta marimotots
Jostailuen AIJU gida 2011-2012
Gabonak gertu direla eta Jostailuaren Teknologia Institutuak (AIJU) gida bat argitaratu du. Hona hemen lotura.
Klikatu hemen ikusteko: Guia del juguete
Klikatu hemen ikusteko: Guia del juguete
2011/11/18
2011/11/17
Bideoa
Euskal Herriko Pikler-Loczy sareko kideak gara eta bertatik honako bideo interesgarri hau iritsi zaigu.
Klikatu hemen Educación Infantil. Seis años claves para una vida.
Klikatu hemen Educación Infantil. Seis años claves para una vida.
2011/11/16
Izpi...
Gaur eguerdian, Jabi Lakuntza etorri da gurera txakur eder batekin. Maiterentzat ekarri du eta Izpi izena dauka. Oso gustora ibili da gure artean eta gu hobeto. Txupatu gaitu eta bere atzetik ibili gara eskolan zehar. Dagoeneko Maiteren etxean izanen da goxo goxo.
Erraboilak landatzen. Nagusiak
Erraboilak landatzen hasi dira gure Nagusiak. Bideo batzuk ere grabatu ditugu eta eskolan izanen dituzue.
2011/11/15
2011/11/09
Ortzadarra
Azken asteko euriak izan direla eta, ostiralean ortzadarra bisitan etorri zen eta argazkitxo batzuk egin genizkion...
2011/11/08
2011/11/06
Erraboilak udaberrirako
Dakizuenez, lurrez betetako lore-potoa eskatu dizuegu. Egun hauetan, erraboilak landatuko ditugu udaberrirako lore ederrak izateko. Hauek dira landatuko ditugun loreetako batzuk. Mila esker familia!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)